Ekonomia -

Faktura

Argindarraren prezioak gora egin du berriro, eta maximo historikoetara hurbiltzen ari da

Kontsumitzaile arrunt batentzako historiako hirugarren faktura garestiena izan da uztailekoa. Gas naturalaren garestitzeak eta isurtzeko eskubideen salneurri altuek igoera eragin dutela diote oraingoan.

EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Handizkako merkatuan, argindarraren batezbesteko salneurria megawatt orduko 106,27 eurokoa izango da astearte honetan, historiako bigarren garestiena, astelehenekoarekin alderatuta % 3 garestituz, hain zuzen.

Konkretuki, uztailaren 21ean soilik izan zuen argindarrak salneurri garestiago bat: megawatt orduko 106,57 euro, OMIEko datuen arabera.

Gas naturalaren garestitzeak eta isurtzeko eskubideen salneurri altuek igoera eragin dutela diote oraingoan.

Zehazki, isurtzeko eskubideak tonako ia 54 eurora arte garestitu dira, urte hasieran prezioa 33 euro ingurukoa zenean. Bitartean, gas naturala megawatt orduko 41,3 eurotan dago jadanik, Mibgasek jakitera eman duenez.

Energiaren prezioak fakturaren % 24 inguru suposatzen du; % 50-55 bidesariak (garraio eta hornidura sareak), karguak (berriztagarriak, tarifa defizita) eta gainerako zergak dira.

Kontsumitzaile arrunt baten argindar faktura % 36,2 garestitu da uztailean, iazko hilabete berdinarekin alderatuta. 85,34 euroko faktura jaso du, Facua kontsumitzaileen elkarteak zehaztu duenez.

Horrela, uztailaren 1etik 31ra aplikatutako tarifekin, erabiltzaile arrunt batek 2020ko uztailean baino 22,67 euro gehiago ordainduko ditu. Orduan faktura 62,67 eurokoa izan zen.

BEZaren beherakadak igoera zertxobait arindu du

Megawattaren batezbesteko prezioa 45 euroren gainetik dagoen bitartean, BEZ % 10ean izateak 8,54 eurotan arinduko du argindarraren igoera, abendura arte behintzat. % 21eko BEZ aplikatzen jarraituko balitz, fakturak marka guztiak hautsiko lituzke, 93,88 euro ordainduz, elkarteak egindako kalkuluen arabera.

Horrela, kontsumitzaile arrunt batentzako historiako hirugarren faktura garestiena izan da uztailekoa. Orain arte, bost fakturarik garestienak hauek izan dira: 88,66 euro 2021ko lehen hiruhilekoan; 87,81 euro 2017ko urtarrilean, 85,34 euro uztailean, 83,55 euro 2018ko irailean eta 82,13 euro 2021eko maiatzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elektrizitatea Etxebizitza Energia berriztagarriak Gasaren krisia Europan