Ekonomia -
Argindarraren prezioa
Argindarrak historiako bigarren preziorik garestiena izango du asteartean: 101 euro megawatt ordua
Historiako preziorik altuena 2002ko urtarrilaren 11n ezarri zuten: 103 euro megawatt ordua.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Argindarrak historiako bigarren preziorik garestiena izango du astearte honetan: batezbesteko 102,87 euro megawatt ordua. Inoizko preziorik altuena 2002ko urtarrilaren 11n ezarri zuten: 103,76 euro megawatt ordua.
Astearteko prezioa astelehen honetakoa baino % 3 aldiz garestiagoa izango da.
Argindarraren Merkatu Iberikoko Operadoreak emandako datuen arabera, ordurik garestiena 09:00etan izango da (111,36 euro megawatt ordua), eta merkeena, goizaldeko 04:00etan (94 euro megawatt ordua).
Uztailean bi aldiz gainditu da historiako bigarren preziorik altuena eta atzean geratu dira urtarrilaren 8an eta uztailaren 2an ezarritako prezioak: 94,99 eta 99,8 euro megawatt orduko, hurrenez hurren.