Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Getariako Igarategi industrialdean

Traktore bat irauli eta behargina hil da. Ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da ostiral honetan, Getarian (Gipuzkoa), gidatzen ari zen traktorea iraulita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez.

Ezbehar larria 16:00ak aldera gertatu da GI-3392 errepidean, Igarategi industrialdean. Biktima bertan ari zen lanean.

Traktore bat irauli eta behargina hil egin da.

Iragan asteazkenean 27 urteko basoko langile bat hil zen beste lan-istripu batean Muxikan (Bizkaia), Zugastieta auzoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Getaria