Ekonomia -
Diru politika
Estrategia aldatuta, Europako Banku Zentralak % 2an ezarri du inflazioaren helburua
Europako Bankuak % 2tik gorako igoerak onartuko ditu eta Kontsumorako Prezioaren Indizean etxebizitzari lotutako gastuak gehitzea proposatu du.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseiluak estrategia monetarioa aldatzea eta malgutasun gehiagoz jokatzea erabaki du. Hala, inflazioaren helburua % 2an ezarri du. Orain arte "% 2aren azpitik baina gertu" egon behar zela agindu izan du.
Krisi ekonomikoaren ondorioz, inflazioa baxuegia dela eta, kezkatuta agertu dira Europako Bankuko arduradunak. 18 urtetan lehen aldia da diru politika aldatzen dutela.
Zenbateko berria simetrikoa izango da, hau da, goitik zein behetik egotea posible izango da, baina txartzat joko dute.
Ildo horretan, une zehatz batzuetan % 2ko helburura ez heltzea edo hura gainditzea onartuko dutela jakinarazi dute.
Horrez gain, Kontsumorako Prezioaren Indizean etxebizitzari lotutako gastuak gehitzea proposatu du.
Europako Banku Zentralak enplegua, egonkortasun ekonomikoa eta emergentzia klimatikoa izan ditu kontutan bere estrategia berria zehazterakoan.