Ekonomia -
Bilbao Exhibition Centre
Makina Erremintaren azoka 2022ko ekainaren 13tik 17ra egingo dute BECen
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen 2020ko edizioa. "More BIEMH than ever" goiburupean itzuliko da nazioarteko azoka.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Makina Erremintaren biurteko azoka 2022eko ekainaren 13tik 17ra bitartean egingo dute Barakaldoko BEC erakustazokan. 2020ko edizioa bertan behera utzi behar zuten covid-19aren pandemiaren ondorioz. Hasiera batean, azoka maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean antolatuko zutela iragarri zuten.
Azokaren Batzorde Tekniko Aholkulariak bilera egin du, hurrengo edizioaren helburuak, irudia eta goiburua zehazteko. Hala, aurreratu dute 2022eko lema "More BIENMH than ever" izango dela.
Horrez gain, sektorearen egoera aztertu dute. Aro konplexu bat igaro ostean, aurreikuspenak positiboak direla azpimarratu dute. Hala, urteko lehen lauhilekoko datuak 2019an lortutakoen antzekoak direla nabarmendu dute.
Ildo horretan, makina erremintaren ekoizleen elkarteak aurreikusi du urtea amaitu orduko eskaeren hazkundea % 25 ingurukoa izango dela.