Ekonomia -

Enplegu publikoa

Bitarteko langileak mugagabe ez-finkoak izango dira hiru urteren buruan

Europak emandako ebazpen baten ondotik, Auzitegi Gorenak doktrina aldatu du eta bitarteko langileak mugagabe ez-finko egiteko gehienezko epea hiru urtean ezarri du.  

Barakaldoko BECen egindako oposaketa bat. Artxiboko argazkia: EFE
Barakaldoko BECen egindako oposaketa bat.
Lanean hiru urte betetakoan, interinoak langile mugagabe ez-finko bihurtuko dira

1:31

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki du bitarteko langile bat mugagabe ez-finko bilakatuko dela, hiru urteren buruan hautaketa-prozesua amaitu ez bada.

Hautaketa-prozesuak egin bitartean, sektore publikoa aldi baterako kontratuak mugarik gabe luzatzea ahalbidetzen du Espainiako legediak. Alabaina, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi du arau hori ez dela bidezkoa, eta, ondorioz, Gorenak bere doktrina aldatu behar izan du.   

Hala, magistratu espainiarrek erabaki dute bitarteko langileen kontratuen iraupena hautaketa-prozesuari lotuta egongo behar dela, eta epealdi hori gehienez ere hiru urtekoa izan daitekeela. Hortaz, hiru urtean oposaketarik egin ez bada, langile horiek mugagabe ez-finko bilakatuko dira automatikoki.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ekainaren 3an argitaratu zuen ebazpena, eta Gorenak gaur iragarri du bere erabakia. Autoaren xehetasunak, baina, datozen egunetan jakinaraziko dituela zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Auzitegi Gorena Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak