Ekonomia -

Akordioa

EBren eta AEBren arteko akordioa, Boeing eta Airbusen subsidioen eztabaida amaitzeko

Hala, konpromisoa hartu dute muga-zergak bost urtez bertan behera uzteko, eta, horrez gain, Txinaren aurrean indartzeko bide-orria zehaztu dute.

Ursula von der Leyen eta Joe Biden. Argazkia: Efe
Ursula von der Leyen eta Joe Biden. Argazkia: Efe
Ursula von der Leyen eta Joe Biden. Argazkia: Efe

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek akordioa lortu dute, Airbus eta Boeing konpainientzako subsidioen eztabaidari amaiera emateko. Merkataritza-liskar hori ia hogei urtez izan da indarrean, eta muga-zergen inguruan borroka sortu da horren ondorioz; izan ere, bi aldeetako hainbat esportazio garrantzitsuri mila milioi euroko kargak ezarri dizkiete. Hitzarmen horren bidez, EBk eta AEBk konpromisoa hartu dute muga-zergak bost urtez bertan behera uzteko, eta, halaber, Txinaren aurrean indartzeko bide-orria zehaztu dute.

Gatazkari amaiera emateko konpromisoa astearte honetan bertan Ameriketako Estatu Batuek eta Europar Batasunak zabalduko duten adierazpenak jasoko du. Bertan, bi aldeen arteko desadostasunei konponbidea eman eta "hainbat urtez" indarrean izango den bide-orria jasoko dute, EBren iturriek Europa Pressi baieztatu diotenez.

AEBko presidente Joe Bidenek Brusela bisitatu du astearte honetan, Ameriketako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko aldebiko goi-bileran parte hartzea helburu; bilera horretan, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Charles Michel Europako Kontseiluko presidentea ere izango dira.

Muga-zergak, bost urtez bertan behera

Bidenek, Von der Leyenek eta Michelek sinatuko duten dokumentua EBko herrialdeetako enbaxadoreei aurkeztu zieten aurreko egunean. Bertan zehaztuta dagoenez, muga-zergak bost urtez utziko dituzte bertan behera, eta, horrez gain, behin betiko irtenbiderako bidea errazteko zenbait "konpromiso" daude jasota, EBren iturrien esanetan.

"Gaurko bilera egin aurretik, aurrerapen handia izan da aeronautikan. Benetan, gure harremanetan beste garai bat abiatzen du; izan ere, aireontzietan, orain arte, borrokatu egin dugu, baina, aurrerantzean, elkarrekin egingo dugu lan", esan du, pozik, Ursula von der Leyen presidenteak, bere taldeak emandako adierazpen baten bidez.  

Hitzarmenari esker, Europako eta AEBko herritarrek "berdintasun egoeran" lehiatzeko aukera izango dute. "Bi aldeak kezkatzen gaituzten jarduera desleial eta hertsatzaileei aurre egiteko, elkarrekin lan egitea ahalbidetuko du, eta bidezko lehiaren estandarrak ezarriko ditu", azaldu du Katherine Tai AEBko merkataritza-arduradunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Ameriketako Estatu Batuak albisteak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Biden azken ordukoa