Ekonomia -

Standard & Poorsen arabera

Eurogunearen ekonomiak atzera egiteko aukera % 40koa da

S&Pren erabakia 'kolpe itzela' da Europako Banku Zentralarentzat. François Fillon Frantziako lehen ministroak, berriz, Standards & Poor's-en erabakia "espero zitekeen" albistea zela esan du.

Standard & Poor'sek 9 herrialderi zorraren kalifikazioa jaitsi die

02:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard & Poors (S&P) agentziak iragarri duenez, eurogunearen ekonomiak 2012an atzera egiteko aukera % 40koa da.

S&Pko bozeramaile batek telefonoz emandako prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, euroa erabiltzen duten herrien batezbesteko hazkunde negatiboa % 1,5ekoa izan daiteke, hala ere, urteko bigarren seihilekoan susperraldi bat egon daitekeela ere estane dute.

Bestalde, Standard & Poor's agentziak Euroguneko bederatzi herrialdeen zorraren kalifikazioa jaisteko hartu duen erabakia "sekulako kolpea da" Europako Banku Zentralarentzat. Eraginak Italiari "bereziki" eragingo diola uste du, herrialdearen birfinantziazio beharrak direla eta, Ewald Nowotny EBZren gobernuko kide eta Austriako Banku Zentralaren gobernatzaileak esan duenez.

"Arazo gehien izan ditzazkeen herrialdea" Italia izango den ala ez galdetuta, "neurri batean bai", esan du Nowotnyk. "Urte honetan zehar Italiak birfinantziazio kopuru handia beharko du, baita bertako bankuek ere. "Egoera arruntetan egin daiteke, baina horrelako egoera zailetan arazo bat izan daiteke, eta agentziaren kolpe itzel honen alderdirik zailena Italiaren degradazioa izan daiteke", adierazi du.

S&Pren erabakia "espero zitekeela" esan du Frantziak

François Fillon Frantziako lehen ministroak esan duenez, Standars & Poor's kalifikazio agentziaren erabakia "espero zitekeen" eta ez da "ez dramatizatu, ezta gutxietsi behar ere". "Agentziek ez dute gure politika ezta gure agenda zehaztuko", esan du. Hala ere, Gobernutik "inoiz ez da krisiaren larritasuna ezkutatu", gaineratu du.

Frantzia eta Alemaniaren (AAA mantentzen du) arteko harremanen inguruan, "ez dago inongo arrazoirik harreman horiek aldatzeko", esan du Fillonek.

Kalifikazioak jaitsi ditu S&P agentziak

Standard & Poor's (S&P) kalifikazio agentziak Espainiaren zorraren maila jaitsi egin du ostiral honetan. Zehazki, bi maila egin du behera ('AA-'tik 'A'ra). Azken hiru urteotan hirugarren aldia da S&P agentziak Espainiaren kalifikazioa jaisten duena. Gobernuak esan du gogoan hartuko duela jaitsiera, eta ekonomiaren suspertzean tematuko direla. ''Iraganeko herentzia da, beste batzuk bezala'', esan dute Ekonomia Ministerioko iturriek.

Guztira, bederatzi herrialderen nota jaitsi du S&P agentziak, tartean Frantzia, Austria, Portugal eta Italiarena. Frantziak, Austriak, Maltak, Eslovakiak eta Esloveniak maila bat egin dute behera, eta Espainiak, Portugalek, Italiak eta Ziprek, berriz, bi.

Standard & Poors (S&P) agentziak iragarri duenez, eurogunearen ekonomiak 2012an atzera egiteko aukera % 40koa da.S&Pko bozeramaile batek telefonoz emandako prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, euroa erabiltzen duten herrien batezbesteko hazkunde negatiboa % 1,5ekoa izan daiteke, hala ere, urteko bigarren seihilekoan susperraldi bat egon daitekeela ere estane dute. Bestalde, Standard & Poor's agentziak Euroguneko bederatzi herrialdeen zorraren kalifikazioa jaisteko hartu duen erabakia "sekulako kolpea da" Europako Banku Zentralarentzat. Eraginak Italiari "bereziki" eragingo diola uste du, herrialdearen birfinantziazio beharrak direla eta, Ewald Nowotny EBZren gobernuko kide eta Austriako Banku Zentralaren gobernatzaileak esan duenez."Arazo gehien izan ditzazkeen herrialdea" Italia izango den ala ez galdetuta, "neurri batean bai", esan du Nowotnyk. "Urte honetan zehar Italiak birfinantziazio kopuru handia beharko du, baita bertako bankuek ere. "Egoera arruntetan egin daiteke, baina horrelako egoera zailetan arazo bat izan daiteke, eta agentziaren kolpe itzel honen alderdirik zailena Italiaren degradazioa izan daiteke", adierazi du.S&Pren erabakia "espero zitekeela" esan du Frantziak François Fillon Frantziako lehen ministroak esan duenez, Standars & Poor's kalifikazio agentziaren erabakia "espero zitekeen" eta ez da "ez dramatizatu, ezta gutxietsi behar ere". "Agentziek ez dute gure politika ezta gure agenda zehaztuko", esan du. Hala ere, Gobernutik "inoiz ez da krisiaren larritasuna ezkutatu", gaineratu du.Frantzia eta Alemaniaren (AAA mantentzen du) arteko harremanen inguruan, "ez dago inongo arrazoirik harreman horiek aldatzeko", esan du Fillonek.Kalifikazioak jaitsi ditu S&P agentziakStandard & Poor's (S&P) kalifikazio agentziak Espainiaren zorraren maila jaitsi egin du ostiral honetan. Zehazki, bi maila egin du behera ('AA-'tik 'A'ra). Azken hiru urteotan hirugarren aldia da S&P agentziak Espainiaren kalifikazioa jaisten duena. Gobernuak esan du gogoan hartuko duela jaitsiera, eta ekonomiaren suspertzean tematuko direla. ''Iraganeko herentzia da, beste batzuk bezala'', esan dute Ekonomia Ministerioko iturriek.Guztira, bederatzi herrialderen nota jaitsi du S&P agentziak, tartean Frantzia, Austria, Portugal eta Italiarena. Frantziak, Austriak, Maltak, Eslovakiak eta Esloveniak maila bat egin dute behera, eta Espainiak, Portugalek, Italiak eta Ziprek, berriz, bi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Europar Batasuna Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Europako Banku Zentrala