Ekonomia -
Ekainak 3
Ekaitzek Arabar Errioxan egindako kaltea 1,3 milioi eurokoa izan da
Oiongo eta Ekorako mahastizainei eragin zien bereziki.
agentziak | eitb media
Aurreko ekainaren 3an Arabar Errioxan izan ziren euri eta kazkabar ekaitzek mahastietan egindako kaltea 1,3 milioi euroraino iritsi zen, Agrosegurok egindako aurreikuspenaren arabera.
Seguros Agrarios Combinadosek ohar batean azaldu duenez, maiatzaren 29tik ekaitzen ondorioz kalteak jasan dituzten segurudun mahastizainak hartu ditu kontuan aurreikuspena egiteko.
Konpainiak azaldu du ekainaren 3an izan zirela ekaitzak eta 1,3 milioi eman beharko dituztela kalte-ordainetan bereziki Arabar Errioxako mahastizainentzat, Oionen eta Ekoran batik bat.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea