Ekonomia -

Lan-ezbeharrak

Langile bat hil da ondoezak jota, Loiun

LABek salatu du "larria" dela traumatikoak ez diren heriotzen gorakada, eta horren atzean "bizitzeko eta lan egiteko baldintza txarrak" daudela.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak salatu du hiru direla aste honetan hildako langileak, asteazkenean Loiuko Lantegi Batuen zentroan 39 urteko bat ondoezak jota zendu ostean.

Sindikatuak azpimarratu du "lan istripuen sarraskiak etenik ez" duela, izan ere, 27 omen dira Euskal Herrian aurten hildako langileak.

Langilearen senide eta gertukoei elkartasuna adierazi ostean, LABek esan du "larria" dela traumatikoak ez diren heriotzen gorakada, eta horren atzean "bizitzeko eta lan egiteko baldintza txarrak" daudela.

Lan-istripu ez traumatikoak dira lanean izandako heriotzen "lehenengo kausa", eta hala izan ziren 2020an lautik bat.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia LAB Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak