Ekonomia -

Lana

24.630 lanpostu sortuko dira Hego Euskal Herrian udan, iaz baino % 19 gehiago

Randstad giza baliabideen enpresak egindako txostenaren arabera, aurtengo kontratazio maila ez da 2019ko udan zegoenera helduko.

Ostalaritza izango da enplegua sortuko duen sektoreetako bat. EFEren artxiboko argazki bat.
Ostalaritza izango da enplegua sortuko duen sektoreetako bat.
Ostalaritza izango da enplegua sortuko duen sektoreetako bat. EFEren artxiboko argazki bat.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo udan 24.630 kontratu izenpetuko dituzte Hego Euskal Herrian, iazko epe berean baino % 19,1 gehiago, baina 2019ko udan baino gutxiago, Randstad giza baliabideen enpresak egindako txosten baten arabera. 

Ikerketa egiteko merkataritza, garraio eta banaketa, ostalaritza eta entretenimendu sektoreen datuak eta aurreikuspenak aztertu ditu enpresak, eta horren arabera atera du ondorioa.

EAEn eta Nafarroan espero den kontratazio maila Espainiako Estatuko kontratazio mailaren batez bestekoa (% 20,7) baino txikiagoa da. Lurraldeka, Bizkaiak sortuko du lanpostu gehien: 9.250; ondoren Gipuzkoan, 5.920; Nafarroan, 5.740, eta Araban, 3.720.

Txostenaren arabera, txertaketa kanpainak aurrera egiteak eta murrizketak arintzeak enplegua sortzen lagunduko dute, baina dena den, pandemia aurreko mailatik urrun egongo dira datuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Uda Koronabirusa