Ekonomia -

Barne hauteskundeak

Loli Garcia hautatu dute berriro CCOO Euskadiren idazkari nagusi

Garcia izan da datozen lau urteetan sindikatua gidatzeko hautagaitza aurkeztu duen bakarra.

Loli Garcia garaipena ospatzen. Argazkia: Efe
Loli Garcia garaipena ospatzen. Argazkia: Efe
Loli Garcia garaipena ospatzen. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loli Garcia CCOO Euskadiren idazkari nagusi hautatu dute berriro datozen lau urteetarako, ordezkarien % 68ren babesarekin.

Garcia karguan jarraitzeko hautatu dute sindikatuaren 12. kongresuan, ostegunean eta ostiralean Gasteizen egindakoan. Atzo azken lau urteei buruzko txostena bozkatu zuten, eta botoen % 65 jaso zuen.

130 boto alde eta 61 zuri jaso ditu, hau da, % 68ek eman diote babesa. Hala, atzera egin du, aurreko barne-hauteskundeetan, 2017ko ekainean, % 84,3ko babesa jaso baitzuen. Hitzordu hartan Unai Sordoren postua hartzeko ardura eman zioten kideek.

Garcia izan da datozen lau urteetan sindikatua gidatzeko hautagaitza aurkeztu duen bakarra. 1968an Barakaldon (Bizkaia) jaioa, Psikologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, lan arriskuen teknikaria da eta master bat du erakundeen lidergoan eta zuzendaritzan.

Garciak Kongresuan adierazi duenez, CCOO Euskadik "erronka zail bezain zirraragarria du: sindikatua gatazka sozialaren gobernuaren erdigunean kokatzea".

"Indibidualismo basati" garaiotan konpromisoa eta antolakuntza "oinarrizkoak" direla azpimarratu du, eta iragarri du zuzendaritza berriak desberdintasunen aurka eta kalitatezko enpleguaren alde egingo duela borroka.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO