Ekonomia -

LAN GATAZKA

3.798 langile kaleratzeko asmoa 2.935ra murriztu du BBVAk

Ostiral honetan amaitzen da BBVAk aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea negoziatzeko epea.

BBVAren egoitza nagusia Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
BBVAren egoitza nagusia Bilbon
BBVAren egoitza nagusia Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 2.935 langile kaleratzeko asmoa proposatu die sindikatuei, hasieran aurreikusi baino 863 gutxiago, CCOO eta UGT sindikatuek atzo jakinarazi zutenez.

Gaur amaitzen da BBVAk aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea negoziatzeko epea, eta egun horren bezperan egin du bankuak kaleratzeak % 22,7 gutxitzeko proposamena.

CCOO sindikatuak positibotzat jo du murrizketa, eta "nahikoa" ote den aztertuko du orain.

UGT sindikatuak ere balorazio "positiboa" egin du. Kaleratzeak ez ezik, bulegoak ixtea ere eragingo du BBVAren lan-erregulazioko espedienteak. 530 bulego ixteko hasierako proposamena 480ra murriztu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia BBVA Multinazionalak albisteak Lana albisteak Espainia bideoak EEE Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Sindikatuak Espainian Euskal enpresak azken ordukoa CCOO sindikatua UGT Lan gatazkak