Ekonomia -

Corrugados auzia

Ehunka herritarrek babesa erakutsi diote Azpeitiko alkateari

Eskertuta eta hunkituta agertu da Nagore Alkorta, eta herritarrek herriarentzat sortu duten proiektuari eutsi egingo diotela azaldu du.

Elkarretaratzea, Azpeitiko plazan. Argazkia: @EHBilduAzpeitia
Elkarretaratzea, Azpeitiko plazan
Ehunka herritarren babesa jaso du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak

0:46

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka herritar bildu dira Azpeitiko plazan, Nagore Alkorta alkateak Corrugados aferan izandako jarrera babesteko. Balizko irekierak Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren artean sortutako eztabaidan, Alkortaren alde daudela erakutsi dute bildutako herritarrek, "Eutsi Nagore, asko gara" lemapean.

Jende andana bildu da elkarretaratzean, eta txalo artean hartu dute alkatea. Nagore Alkorta oso eskertuta eta hunkituta agertu da. Ekitaldiaren amaieran, Amaia San Vicentek hitz egin du, bilkura deitu duen herritar taldearen izenean, baita Alkortak berak ere.

San Vicentek adierazi du "gezurrei, presio mediatikoari eta Nagoreren kontrako erasoei" aurre egiteko unea dela, Alkortaren "duintasuna" goraipatuz eta herritar askoren babesa duela gogoraraziz.

Ostean, hitzaldi laburra egin du Nagore Alkorta alkateak. Emozioari ezin eutsita, "sentitzen duena esatea ezinezkoa" dela azaldu du, baita "egun hauetan jasotako babesa" eskertzeko hitzik ez duela ere.

Udal taldekideei eskaini dizkie lehen hitzak Alkortak, "azken hiru hilabete hauek oso gogorrak" izan direla azpimarratuz eta eskerrak emanez: "elkarrekin askotan egon gara, ordu txikitan ere bai, eta esan dugu egia kontatzeak ez digula loa kendu, baina beste gauza askok loa kendu digute".

Gero, bertaratu diren "pentsaera eta sentsibilitate ezberdineko herritar" guztiei eskerrak eman dizkie, eta eguneko protagonistak azpeitiarrak direla nabarmendu du. "Guztiok gaude hemen, bat eginda, guztiok gure herria maite dugulako, gure herriarengatik konpromisoa sentitzen dugulako, guztiona delako Azpeitia", esan du alkateak.

Azkenik, Azpeitiko herriak hitz egin duela azaldu du Alkortak, eta "herriaren hitzaren gainetik" ezer ez dagoela azpimarratu. Denon artean sortutako herri proiektuari eutsi egingo diotela adierazi du: "heldu diezaiogun batzen gaituen horri eta jarrai dezagun Azpeitia hobe bat egiten".

Corrugados auzia

2020ko azaroan, Corrugados Azpeitia enpresa berriz irekitzeko proiektua aurkeztu zuen Christian Lay industria taldeak, 50 milioi euroko inbertsioarekin eta 700 lanpostu sortzeko asmoarekin. Irekiera Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurkakoa zela eta, eztabaida piztu zen.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak baieztatu izan dute aukera zegoela altzairu lantegia gaur egungo tokian berriro zabaltzeko eta "borondate politiko kontua" zela hirigintza plana aldatu eta enpresari baimena ematea; bestetik, Udalak beti defendatu izan du lantegia gaur egungo Amue eremuan zabaltzea ez zela bateragarria EH Bilduk eta EAJk aho batez onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin, eremu horretako erabilera baimendua erresidentziala delako eta horren aurka joatea legez kontrakoa litzatekeelako. 

Mendoza: ''Corrugados irekitzeko aukera izan eta ez aprobetxatzea negargarria da''
Mendoza: ''Corrugados irekitzeko aukera izan eta ez aprobetxatzea negargarria da''
Mendoza: ''Corrugados irekitzeko aukera izan eta ez aprobetxatzea negargarria da''

4:44

Azpeitiko Udalak dio inoiz ez dela benetako proiekturik egon mahai gainean, proposamen informal bat baino ez. Nagore Alkorta alkateak Euskadi Irratian adierazi duenez, joan den martxoaren 31n izan zuten azken bilera Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiarekin eta, Alkortak dioenez, "argi eta garbi" geratu zen denen partetik ez dela inoiz proiekturik izan.

''Saiatu gara Azpeitian siderurgia martxan jartzeko lan egiten, baina ez digute utzi''
''Saiatu gara Azpeitian siderurgia martxan jartzeko lan egiten, baina ez digute utzi''
''Saiatu gara Azpeitian siderurgia martxan jartzeko lan egiten, baina ez digute utzi''

6:27
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak Azpeitia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria