Ekonomia -
LAN GATAZKA
BBVAk 3.331 kaleratze eta % 65eko kalte-ordainak iragarri ditu 52 urtez gorakoentzat
Gainera, 467 langile birkokatzea proposatu die finantza erakundeak sindikatuei.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
BBVAk hasiera batean iragarritako kaleratze kopurua jaitsi egin du. Zehazki, 467 langile taldeko beste enpresa batzuetan birkokatzea eta guztira 3.331 pertsona kaleratzea proposatu du. Gainera, kalte-ordainen baldintzak hobetu ditu. Esaterako, zenbait baldintza betetzen dituzten 52 urtetik gorakoei soldataren % 65 eskaini die, gehienez ere 250.000 euro.
58 eta 62 urte bitartekoek soldataren % 70 jaso ahalko dute.
Azken proposamenaren arabera, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina jasoko dute 63 urtetik gorakoek, gehienez ere 12 hilabetez.
Gainerako langileek lan egindako urte bakoitzeko 30 eguneko kalte-ordaina izango dute, gehienez ere 20 hilabetez.
Bankuak egindako proposamena aurrekoa baino hobea izanagatik ere, oraindik ere urrun dago CCOO sindikatu nagusiak egindako eskakizunetatik. 53 urtetik gorakoek aurretiko erretiroa hartzea proposatzen du, gutxienez soldataren % 75 jasota. 58 urtetik gorakoen kasuan, % 85era igotzea nahi du.