Ekonomia -

Lan istripua

Larunbatean istripua izan zuen langile bat hil da Getarian

ELA sindikatuak salatu duenez, urtea hasi zenetik 22 behargin hil dira Euskal Herrian, horietako hiru Gipuzkoan.  

Getariko Indaux enpresa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Getariko Indaux enpresa.
Getariko Indaux enpresa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko langile bat hil da ostegun honetan Getarian, asteburuan izan zuen lan istripuan jasandako zaurien ondorioz, ELA sindikatuak jakinarazi duenez.

Getariako Indaux enpresan egiten zuen lan eta larunbat goizean lanean ari zela konortea galdu eta buruan kolpea hartu zuen, lurrera erorita.  

ELA sindikatuak salatu duenez, urtea hasi zenetik 22 behargin hil dira Euskal Herrian, horietako hiru Gipuzkoan.  

Enpresa batzordeak bi elkarretaratze deitu ditu gaurko (12:00) heriotza salatzeko: bata, Getariako frontoian, eta bestea, enpresak Aian duen lantegiaren aurrean.

Bestalde, LABek salatu du lan istripu hilgarrien % 20 "harrapaketen ondorioz" gertatzen direla, eta "hori dakiten arren, ez da saihesteko neurririk hartzen". Era berean, erakundeei "istripua ikertzeko" eskatu die, "erantzuleak identifikatu eta ordainarazteko".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa ELA Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Getaria Enpresaburuak