Ekonomia -

Lan-gatazka

PCBko zuzendaritzak ez ditu kaleratutako langileak berriro hartuko

Lan-erregulazio txostenak justifikaziorik ez zuela argudiatuta, epaitegiak kaleratzeak baliogabetu zituen eta beharginak berriro lanera itzultzeko agindua eman zuen.

PCB-ITP Aero enpresako langileen protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE
PCB-ITP Aero enpresako langileen protesta bat.
PCB-ITP Aero enpresako langileen protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PCB-ITP Aero konpainiako zuzendaritzak kaleratutako 87 langileak berriro hartuko ez dituela salatu du gaur enpresa-batzordeak.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi zuen Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan ezarritako lan-erregulazio espedientea, horretarako justifikaziorik ez zegoela ondorioztatuta. Hala, kaleratutako 87 beharginak lanera itzuli behar zirela zehaztu zuen.  

Alabaina, zuzendaritzak ez du horretarako asmorik. "Lan zama nahikorik ez dagoela argudiatzen dute", adierazi dute iturri sindikalek.

Epaitegiak emandako ebazpenak "oso-osorik" bete dezala exijitu diote zuzendaritzari. "Mendekua hartzeko erabakia da eta kaltetutako familiei min egiten jarraitzen dute", ohartarazi dute.

Gatazka honetan enpresa izaten ari den jarrera "ahaztuko ez" dutela azpimarratuta, beraien esku dagoen guztia egingo dutela iragarri dute, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia hitzez hitz bete dezaten.

Gertatu den guztia kontuan hartuta, Barakaldoko eta Sestaoko lantegietako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du enpresa-batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak Lan gatazkak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak