Ekonomia -
LANA
Langile bat hil da Zornotzako enpresa batean bihotzekoak jota
Enpresa-batzordeak esan du "istripu ez traumatikoa" izan dela eta elkarretaratzea deitu du astearte honetan lantegiaren aurrean.
EITB MEDIA
46 urteko langile bat hil da arratsalde honetan Zornotzako Forging Steel Products enpresan bihotzekoak jota, iturri sindikalek eitb.eus-i baieztatu diotenez.
Enpresa-batzordeak esan du "istripu ez traumatikoa" izan dela, eta elkarretaratzea deitu du astearte honetan, 13:30ean, lantegiaren aurrean, beren lankidearen heriotza salatzeko eta biktimaren senideei elkartasuna adierazteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea