Ekonomia -

LAN OSASUNA

Lurralde bakoitzean prebentzio delegatuaren figura sortzea proposatu du UGTk

Sindikatuak azpimarratu duenez, euskal enpresen % 92k 10 langile baino gutxiago dituzte, ordezkari bat izatea zailduz. Hala, lurralde bakoitzeko ordezkari bat egotea proposatu du UGTk.

Banatzaile bat kalean lanean. Artxiboko argazkia: EFE
Banatzaile bat kalean lanean
Banatzaile bat kalean lanean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko lurralde bakoitzean prebentzio delegatuaren figura sortzea proposatu du UGT sindikatuak, enpresa txiki eta ertainetan lan osasuna eta lan segurtasuna bermatu ahal izateko; izan ere, horietan ez dago prebentzio delegaturik.

Raul Arza UGT-Euskadiko idazkari nagusiak eta Juan Carlos Cardenas UGTko Segurtasun, Osasun eta Lan Osasunerako idazkariak egin dute proposamena, asteazkenean ospatuko den Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Aldeko Nazioarteko Egunaren harira.

Sindikatuak nabarmendu duenez, euskal enpresen % 92k 10 langile baino gutxiago dituzte, eta horrek zaildu egiten du prebentzio alorreko ordezkari bat izatea.

Gauzak horrela, eta hutsune horri erantzuna emateko, lurralde bakoitzeko prebentzio delegatu bat egotea proposatu du UGTk.

Sindikatu-ordezkaritzarik ez duten enpresa txikietako langileei laguntza teknikoa emango lieke lan-segurtasuneko neurriak ezartzeko; izan ere, Arzak gogorarazi duenez, prebentzioa ez da soilik "ikuskaritzak behar bezala egitea".

UGTren arabera, ordezkari sindikalik ez duten enpresa txiki eta ertainetan lan-segurtasuneko neurriak ezartzea ahalbidetuko luke. Arzaren iritziz, prebentzioa ez da ikuskatzaileak datozenerako "paperak behar bezala izatea".

Eusko Jaurlaritzarekin, patronalarekin eta CCOOrekin partekartzen duen elkarrizketa sozialeko mahaian egin du proposamena UGTk.

2020an 27 pertsona hil ziren EAEn lan-istripuetan, aurreko urtean baino hiru gutxiago, UGTk zabaldutako datuen arabera. "Arazo horri dimentsio soziala eman behar diogu, indarkeria matxistarekin edo trafiko-istripuekin egin den bezala", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Osasun albisteak