Ekonomia -
Krisia
Kontratazioek behera eta aldi baterako lan erregulazio txostenek gora, EAEn
Ekoizpen industrialak, baina, soilik % 3,9ko beherakada izan zuen urtarrilean aurreko urtearen aldean, pandemia hasi aurreko hilabetearen aldean.
agencias | eitb media
Urteko lehenengo bi hilabeteetan nabarmen jaitsi da kontratazio kopurua, eta gora egin du Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenen eraginpean dauden pertsonen zenbatekoa EAEn, Lan Harremanen Kontseiluak kaleratutako azterketa batean agertzen denez.
Iragan urtarrilean ekoizpen industriala % 3,9 bakarrik jaitsi zen arren, 2020ko hilabete beraren aldean (pandemiaren aurretik), 2021eko lehenengo bi hilabeteetan izenpetutako kontratuen kopuruak % 27ko beherakada izan du iazko epe beraren aldean.
Gainera, handia da Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenen eraginpean jarraitzen duten langileen kopurua, eta urtarrilean eta otsailean 6.984 pertsonari eragiten dien 762 txosten gehiago aurkeztu dituzte.
Horiek batuta, nabarmen hazi da neurri horretan sartuta daudenen kopurua, 38.783ra iristeraino.
Lan-harremanei dagokienez, aurten langileen % 27,2 soilik hasi da urtea indarrean dagoen lan-hitzarmenarekin.