Ekonomia -

MODELO BERRIA LANDABENEN

Landabenen egingo dute Volskwagenen Taigo auto modelo berria

Hala, hiru izango dira jada Nafarroako lantegian eraikiko dituzten modeloak, lehendik bertan egiten diren Polo eta T-Cross-arekin batera.

El nuevo modelo Taigo de Volkswagen que se fabricará en Landaben. Foto: VW
El nuevo modelo Taigo de Volkswagen que se fabricará en Landaben.
El nuevo modelo Taigo de Volkswagen que se fabricará en Landaben. Foto: VW

O.P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen automobil etxe alemaniarrak gaur iragarri duenez, urtearen amaieran merkaturatu asmo duen auto berria Nafarroako Landaben lantegian eraikiko dute eta Taigo izena eramango du.

Era horretan, hiru izango dira Nafarroan eraikiko diren hiru auto modeloak, lehenik bertan egiten diren Polo eta T-Cross modeloei batuko baitzaie Taigo-a.

Landabenek lantegia egokitu beharko du orain, irailetik aurrera Taigo berria eraikitzen hasi ahal izateko. Hala ere, Polo eta T-Cross modeloak bezala, Taigo autoa ere VWek asmatutako MQB plataforma modularraren gainean eraikitzen da, eta, horrenbestez, ez da beharrezkoa izango lantegian aldaketa eta inbertsio handiegiak egitea.

Bide-orotarako auto txikien eskaintzan marka alemaniarrak egindako azken apustua da Taigo, eta Brasilen arrakasta handiz merkaturatu den Nivus modeloan oinarrituta dago.

"Diseinu hunkigarri eta dinamiko ederrak ditu. Modelo berri honek, gainera, punta-puntako laguntza sistema eta konektibitate teknologiak dakartza, azpimarratu du konpainiatik.

Eserlekuen kokapen altua eta kirol-autoen coupe itxura konbinatzen ditu. Horrez gain, TSI motorra, LEDdun serieko aurreko argiak, kontzeptu operatibo modernoa, barnealde guztiz digitalizatua eta hainbat laguntza-sistema ekarriko ditu Taigo berriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Automobilgintza