Ekonomia -

OPERAZIOA

Eroskik zorrari aurre egingo dio inbertsio-talde txerkiar bat bazkide gisa sartuta

EP Corporate Group inbertsio-holdinga Katalunia eta Balear Uharteetako negozioetan bazkide sartuko da % 50ean eta, gainera, euskal kooperatibaren inbertsio-gaitasuna handituko du.

Eroskiren supermerkatu bat Argazkia: Wikpedia Commons
Eroskiren supermerkatu bat.
Eroskiren supermerkatu bat Argazkia: Wikpedia Commons

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroskik EP Corporate Group inbertsio-holdingarekin akordioa erdietsi du, Suprtuc 2020 elkartean bazkide paritario gisan sar dadin; Kataluniako eta Balear Uharteetako negozioak barnebiltzen ditu elkarte horrek. Operazio honen bidez, zorpetze handia duen kooperatiba bi erkidego horietan finkatu ahal izango da, eta, batez ere, 2021erako aurreikusita zuen 315 milioi euroko zorra amortizatu ahal izango du.

Gauzak horrela, Eroskik bi helburu beteko ditu: kontuak zuzentzea, batetik, eta Kataluniako eta Balear Uharteetako merkataritza-guneak saldu ez eta haiei eutsi ahal izatea, bestetik. Katalunian Caprabo markapean aritzen da, eta 300 supermekatu inguru ditu; Balear Uharteetan Eroski gisa aritzen da, eta 180 saltoki ditu.

Operazioa erabat itxi ahal izateko, beharrezkoak diren arau- eta kontratu-baimen jakin batzuk lortu behar ditu.

Eroskiko presidente Agustin Markaideren iritziz, "oso positiboa" da operaizo hau, izan ere, Eroski nahi zuten tokian jartzea ahalbidetzen du honek. "Zalantzarik gabe, gaurko akordioarekin, gaitasun handiagoarekin amaitzen dugu prozesu hau", adierazi du.

Azaldu duenez, operazio honek "baliabideak indartzeko eta inbertsio-gaitasuna handitzeko aukera ematen dio Eroskiri, baita zorra amortizatzeko konpromisoak betetzeko ere, unean-unean egiten ari garen bezala".

EP Corporate Group Daniel Kretinsky eta bere zuzendaritza-taldearen inbertsio-holdinga da, eta urtero 10.000 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrerak ditu energia, azpiegitura eta baliabideen sektorean. Txekiarra inbertitzaile nagusietako bat da, besteak beste, Europako elikaduraren txikizkako sektorean, eta partaidetzak ditu Metro, Casino Guichard Perrachon eta Sainsbury 's konpainia britainiarrean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Eroski Euskal Autonomia Erkidegoa Mondragon korporazioa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Balearrak