Ekonomia -
EUSKALTEL
Lanpostuak eta egoitza soziala mantentzeko konpromisoa azaldu du MasMovilek
Euskaltel bereganatzeko egin duen eskaintza publikoak akziodun nagusien onespena du, tartean Kutxabankena.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Euskalteleko lanpostuak, marka eta egoitza sozialak mantentzeko konpromisoa azaldu du telekomunikazio enpresa erosteko ia 2.000 milioi euroko eskaintza publikoa egin duen MasMovil taldeak.
Euskaltel bereganatzeko eskaintza publikoak akziodun nagusien onespena du, tartean Kutxabankena. Zegonak, Kutxabankek eta Albak akzio guztien % 52,32 dituzte.
Bategitea gauzatzen bada, lehen bost urteetan eutsi egingo zaie Euskaltel markari eta 500 lanpostuei, eta egoitza nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan jarraituko du.
Akzioen % 100 eskuratuko luke MasMovilek, akzio bakoitzagatik 11,17 euro ordainduta. Beraz, MasMóvil Taldeak 2.000 milioi euro inguru ordainduko ditu.
Aurreikuspenen arabera, urtea amaitu aurretik gauzatuko da erosketa.