Ekonomia -

'Arabako Mahastiak'

'Arabako Mahastiak' izendapena sortzeko eskaria egin du Eusko Jaurlaritzak

Europako Batzordeak aztertuko du orain marka horrek jatorri deitura bilakatzeko baldintzak betetzen dituen ala ez.

Guardiako mahasti bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Guardiako mahasti bat.
Guardiako mahasti bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Arabako Mahastiak' jatorri-izena erregistratzeko izapideak amaitu ditu Eusko Jaurlaritzak. Europako Batzordeak aztertuko beharko du orain marka horrek jatorri deitura bilakatzeko baldintzak betetzen dituen ala ez.

Espainiako Gobernuaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren bidez helaraziko dio bere ebazpena Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeari. Dagoeneko dokumentua Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean publikatu dute.

Halaber, ebazpenari lotutako informazio guztia euskadi.eus atarian dago eskuragarri, Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi duenez.

2016an, Arabako hainbat upategi bildu ziren eta Eusko Jaurlaritzari 'Arabako Mahastiak' jatorri-deitura babestua sortzeko urrats teknikoak eta juridikoak eman zitzala eskatu zioten.

Errioxako Kontseilu Arautzaileak ekimenaren kontra egin du

Bestalde, Errioxa jatorri-izen kalifikatuaren Kontseilu Arautzaileak "haserre eta kezkatuta" hartu du Eusko Jaurlaritzaren iragarpena, eta Arabako mahastiak biltzeko izendapena sortzeko eskaria "oinarririk juridikorik gabe" onartu izana aurpegiratu dio.

"Izapide horren bidez, eskaria Bruselara bidaliko dut eta han hartuko dute azken erabakia; beraz, gaurko ebazpenarekin ez zaio argi berdea eman jatorri-deitura bilakatzeko", zehaztu dute ohar batean.

"Izendapen berriak hartuko lukeen zonalde geografikoa dagoeneko Errioxa jatorri-izenean sartuta dago, eta ardoa egiteko erabiltzen diren mahats eta mota ereduak ere berdinak izango dira", azaldu dute.

Gauzak horrela, Kontseilu Arautzaileak uste du ez dagoela Arabako deitura justifikatuko lukeen elementu bereizgarririk eta, ondorioz, konbentzituta dago Europako erakundeek ez dutela beren oniritzia emango.

Edonola ere, ekimenak aurrera egiten badu, bide administratiboa nahiz judiziala erabiliko dutela aurreratu du, 'Arabako Mahastiak' jatorri-deitura sor ez dadin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak