Ekonomia -

FUNTS EUROPARRAK

Tapiak eskatu du eskualdeak eragile izan daitezela Next europar funtsen exekuzioan

Europan aurkeztu beharreko plan nazionalean proiektuak sartzeko irizpidea "kalitatea" izan beharko litzatekeela defendatu du, eta ez “autonomiaren kokapena”.

Arantza Tapia,"EU Industry Week 2021”-en gaur. Foto: EFE
Arantza Tapia,"EU Industry Week 2021”-en gaur.
Arantza Tapia,"EU Industry Week 2021”-en gaur. Foto: EFE

O.P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak eskatu du Europako Batzordeak eskualdeak "eragile" gisa onartzea EBko Next Generation funtsak exekutatzeko eta Europako politika ez egitea "Estatuekin soilik".

Sailburuak Euskadiko industria-politika eta lehiaren inguruko jardunaldi baten hasierako ekitaldian egin ditu adierazpenok, Bilbon, Lehiaren Euskal Agintaritzak antolatutako EU Industry Week 2021ean. Hitzaldian adierazi duenez, "eskualdeak garrantzitsuak gara proiektuak garatzeko eta baliabideak eta ehun ekonomikoa sortzeko".

Europako berreskuratze-funtsak eskuratu ahal izateko, estatu kideek apirilaren 30a baino lehen aurkeztu behar dituzte plan nazionalak. Horren harira, sailburuak atsekabea agertu du, Espainia turismoa, merkataritza eta ostalaritza bezalako sektoreei lehentasuna ematen ari zaielako; jarduera horiek "garrantzitsuak dira", zehaztu du, baina "benetan ekonomia eraldatzea eta industria garrantzitsua izatea nahi badugu, agerian jarri beharko dugu", gaineratu du.

Tapiak azpimarratu du Europako funtsekin zer proiektu garatuko diren erabakitzeko irizpideak "kalitatea eta eraldatzeko gaitasuna" izan beharko liratekeela, eta ez soilik "autonomia erkidegoen kokapena".

Sailburuaren arabera, Euskadik proiektu ugari landu ditu eta garrantzitsuak diren proiektuak "bai ala bai" gauzatzearen alde egin du, "Europako baliabideak iristen ez badira” tiraderan ahaztuak ez uztera animatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria