Ekonomia -

KONTZILIAZIOA

'Kontzilia', norberaren bizitza eta lana bateragarri egiten laguntzeko gunea

Jaurlaritzak jarri du martxan webgunea, enpresa eta langileei ahalik eta informazio osatuena eskaintzeko. Kontziliaziorako tresnak eskura jartzea da helburua.

Aita-alabak paseoan. Foto: EFE
Aita-alabak paseoan. Foto: EFE
Aita-alabak paseoan. Foto: EFE

O.P.| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak abian jarri du Kontzilia web-espazioa, norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egitea sustatzeko asmoz. Kontziliaziorako neurriak hartzen laguntzeko beharrezko informazio guztia eskaintzen die webguneak enpresa nahiz langileei, gaiaren inguruko gogoetarako materiala eskaintzearekin batera. Covid-19aren eraginez sortu diren behar eta egoera berriei erantzuteko, kontziliazioa erregulatzen duen araudi berria ere jaso dute bertan. Gainera, banakako online kontsultak egiteko aukera ere eskaintzen du atariak.

Hiru atal nagusitan sailkatu dute informazio hori guztia: Kontziliazio erantzunkidea, Enpresa eta Langilea.

Kontziliazio erantzunkidea atalean, kontziliazioari buruzko informazio orokorra jaso dute, hala nola, legediak eta hitzarmen kolektiboek onartutako neurriak, familia eta lana bateragarri egiteko dauden diru-laguntzak, eta Eusko Jaurlaritzak familia-politiken arloan hartuta dituen konpromisoen inguruko informazioa.

Enpresa izeneko atalak, berriz,  enpresentzako informazioa eskaintzen ditu, enpresentzako diru-laguntzen ingurukoa eta enpresen jardunbide egokien gainekoa. Atal honetan, gainera, kontziliazioak dakartzan onurez hausnartzeko atal bat ere jaso dute.

Azkenik, Langilea atalean familientzako dauden kontziliaziorako laguntzen gaineko informazioa jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak