Ekonomia -

ZALDIBAR

Beltranen bilaketa lanak hasi dituzte zabortegiko beste eremu batean

Gune gorrian ari dira astelehenaz geroztik Joaquin Beltran bilatzen. Asteartean elkartu ziren lehendakaria eta Erkoreka eta Tapia sailburuak Beltranen familiarekin eta horien abokatuekin.

Joaquin Beltran aurkitzeko bilaketa lanak Zaldibarren. Artxiboko argazkia: EFE
Joaquin Beltran aurkitzeko bilaketa lanak Zaldibarren
Joaquin Beltran aurkitzeko bilaketa lanak Zaldibarren. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin Beltran Zaldibarko zabortegian lurperatuta dagoen langilea bilatzeko lanak beste eremu batean hasi dituzte, Euskadi Irratiak baieztatu duenez. Astelehenaz geroztik gune gorrian ari dira Joaquin Beltranen bila.

Hainbat hilabete behar izan dituzte gune hori prestatzeko, bertan sartzea arriskutsua zelakoan.

Eusko Jaurlaritzak "lehentasunezko lau eremu" zehaztu zituen, eta orain arte arakatutako hiru eremuetan ez dute haren arrastorik aurkitu.

Bestalde, Euskadi Irratiak zabaldutakoaren arabera, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Josu Erkoreka eta Arantxa Tapia sailburuek bilera egin zuten asteartean, Zaldibarren bertan, Beltranen senideekin eta horien abokatuekin.

Joaquin Beltran Alberto Sololuzerekin batera zegoen zabortegia behera etorri zenean, eta haren gorpuzkiak abuztuan aurkitu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zaldibar albisteak Durangaldea Ekonomia 2024 Luiziak gaur