Ekonomia -
Lan istripua Nafarroan
53 urteko langile bat hil da Soraurenen makina batek harrapatuta
Ezbeharra 07:30 igarota jazo da Nafarroako herri horretako enpresa batean. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
E. G. | EITB MEDIA
Atarrabiako 53 urteko behargin bat hil da gaur lan istripuz, Soraurenen (Nafarroa), Foruzaingoak jakinarazi duenez. Herri horretako enpresa batean lanean ari zela, makina batek harrapatu du.
Iturriaren arabera, ezbeharra 07:36an jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, makinak langilea harrapatu du. Istripuaren lekura hurbildu diren suhiltzaile eta osasun langileek ezin izan dute gizonezkoa suspertu, eta bertan hil da.
Hilotza Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.
Foruzaingoaren Iparraldeko Polizia Judizialak ikerketa abiatu du jazotakoa argitzeko.