Ekonomia -
Lan istripua
Langile bat larri zauritu da Goizuetan zuhaitzak mozten ari zenean
27 urteko langilea helikopteroan eraman dute ospitalera, arbola bat gainean erorita buruan eta bizkarrean traumatismoa izan ostean.
EITB Media | Agentziak
27 urteko langile bat larri zauritu da Goizuetan, zuhaitz mozketa batean parte hartzen ari zenean. Arboletako bat gainean erori zaio.
Gertakaria larunbateko 9:00etan izan da, Enekorriko mendi inguruan. Nafarroako Gobernuak esan duenez, gazteak traumatismoa izan du buruan eta bizkarrean.
Suhiltzaileak eta osasun langileak oinez bertaratu dira, inguruko lokatzak ezinezko egin duelako ibilgailuz sartzea. Langilearen osasun egoera aztertu ostean, helikoptero batek Nafarroako Ospitalegunera eraman du.
Goizuetan zauritutako langilearen erreskatea. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak