Ekonomia -
Petronor
Petrolio isuria Barbadun ibaian, Muskizen
Petronor konpainiak jakitera eman duenez, 10:00ak aldera petrolio orban bat ikusi dute ibaian, kanal baten irteeran, San Julian parean.
E. L. | EiTB Media
Petrolio filtrazio baten berri eman du Petronor enpresak. Petrolio gordina Barbadun ibaira isuri da Muskizen (Bizkaia).
Petronor konpainiak ohar batean jakitera eman duenez, 10:00ak aldera petrolio orban bat ikusi dute ibaian, kanal baten irteeran, San Julian parean.
"Berehala beharrezko kontrol neurriak martxan jarri dituzte, eta produktua ibaira heltzea eragotzi dute", gaineratu du konpainiak.
"Uharka bateko filtrazioak eragin du petrolio isuria, hodi batean zulo bat agertu delako", eta horregatik, "kutsadurari eusteko hesiak zabaldu dituzte, produktua biltzeko", Petronorrek azaldu duenez.
Agintariei gertakariaren berri eman diela gaineratu du Petronorrek.