Ekonomia -

koronabirusa

Ostalariek kalte-ordainak eskatzeari ekingo diote orain

Murrizketa neurriengatik izandako galerengatik eskatuko diete dirua administrazioei, erkidegoari eta Estatuari, eta helburua lortzen ez badute, Justiziara joko dute Estatu osoan.

Taberna bat Bilbon. Argazkia: Efe
Taberna bat Bilbon. Argazkia: Efe
Ostalariak erreklamazioak jartzen hasi dira, kalte ordainak eskatzeko

3:33

radio euskadi | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu osoko ostalariak kalte-ordainen eskaerak prestatzen ari dira, covid-19aren pandemia kontrolatzeko hileotan hartu dituzten neurriengatik izandako galerak berdintzeko. Eskatzaileen artean daude auzoko taberna txikietatik hasi eta Michelin izarra duten jatetxeetara.

Lehenengo Espainiako Estatuari eta erkidegoei eskatuko diete kalte-ordaina, eta dirurik jasotzen ez badute, Justiziara joko dute.

Plataformaka ari dira antolatzen, eta horietako bat Arabako BK GLOBAL abokatu bulegoak koordinatzen du, Hego Euskal Herriko 800 ostalarirekin. Sergio Carpio bulegoko zuzendari juridikoak uste du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiak indarra eman diela.

Estatu osoan milaka dira mobilizatu diren negozioak, eta mota guztietakoak: taberna eta jatetxe txikiak, eta baita Michelin izarrak dituztenak ere, tartean Elena Arzak.

Plataforma horrek batez beste 30.000 euro eskatuko ditu negozio bakoitzeko, eta martxoaren 14ra arteko epea dute ostalariek bat egiteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Tabernak