Ekonomia -

SARIA

Europak Basque Digital Innovation Hub saritu du

Euskadiko ETEen eraldaketa digitalean egindako lanagatik eman diote saria. Arantxa Tapiak modu telematikoan parte hartu du DIHnet Champions Challenge sari-banaketan.

Arantxa Tapia Industria 4.0 ekitaldia aurkezten. Artxiboko argazkia: Irekia
Arantxa Tapia Industria 4.0 ekitaldia aurkezten
Arantxa Tapia Industria 4.0 ekitaldia aurkezten. Artxiboko argazkia: Irekia

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen eraldaketa digitala eta jasangarria erraztuko duen azpiegitura bat ezartzeko egindako apustua, Basque Digital Innovation Hub (BDIH), saritu dute asteazken honetan Europako Batzordeak antolatutako DIHen urteroko hitzaldian.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak modu telematikoan hartu du parte DIHnet Champions Challenge sari-banaketan. Europako Batzordeak antolatutako DIHen konferentziaren baitan egiten da urtero, eta aurten Basque Digital Innovation Hub (BDIH) euskal I+G eskaintza teknologiko eta azpiegituren eskaintza izan da garaile.

Hain zuzen ere, Ursula Von der Leyer Europako Batzordeko presidenteak aipamen berezia egin zion eraldaketa digitala bultzatzeko euskal ekimen honi Europako Eskualdeen Batzordearen azken osoko bilkuran.

Bere hitzaldian, Arantxa Tapiak esan du Basque Digital Innovation Hub programaren helburua "datu-gune ziberseguruen garapenean eta ezarpenean espezializatzea" dela, horrela "EAEko eta Europako industrian inteligentzia artifizial segurua eta fidagarria garatu eta aplikatu ahal izateko".

Euskadiko Digital Innovation Hub Jaurlaritzaren apustu "berritzailea" da eta euskal enpresen eraldaketa digitala eta jasangarria erraztuko duen azpiegitura bat ezartzea du helburu. BDIHk lau urte daramatza martxan eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen da; Jaurlaritzak eskaintzaren katalizatzaile-lana egiten du, bere gain hartuz eskaintza hori konpainietara helarazteko konpromisoa.

Basque Digital Innobation Hub-en bidez, Euskadiko ETEek BDIHko, teknologia-zentroetako, unibertsitateetako, lanbide-heziketako zentroetako eta enpresetako I+G azpiegituren eskaintza teknologikoa eskura dezakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Europa Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea