Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Langileen gehiengoak babestu du jantoki eta eskola-garraioko greba, ELAren arabera

ELAko iturriek jakitera eman dutenez, langile gehienek bat egin dute deialdiarekin. Biharko ere greba deitu du sindikatuak, eta otsailaren 23an eta 24an ere lanuzteak egitea aztertzen ari da.

Jantoki eta eskola-garraioko langileen protestak. Argazkia: EITB MEDIA
Jantoki eta eskola-garraioko langileen protestak.
Jangeletan eta eskola-garraioan jarraipen zabala izaten ari da greba, ELAren arabera

0:56

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ikastetxe publiko, pribatu eta itunduetako jantokietako eta eskola-garraioko langileek ELA sindikatuak urtarrilean zerbitzu horietan deitutako bi greba-egunetako lehenengoari babesa eman dite. Hezkuntza Sailaren negoziatzeko borondaterik eza salatu dute.

ELAko iturriek jakitera eman dutenez, langile gehienek bat egin dute deialdiarekin. Biharko ere greba deitu du sindikatuak, eta otsailaren 23an eta 24an ere lanuzteak egitea aztertzen ari da.

Neurriak adostea eta beharrezko bitartekoak jartzea eskatu dizkio beste behin ELAk Hezkuntza Sailari, jantokietako eta eskola-garraioko segurtasuna, enplegua eta lan-baldintzak bermatzeko, "horiek ere hezkuntza sistemaren parte baitira", gaineratu du.

Halaber, Hezkuntza Sailak, Enplegu Sailarekin batera "grebarako eskubidea urratzen" dutela salatu du.

Azaldu duenez, Idoia Mendiak zuzentzen duen sailak zerbitzu horiek "funtsezko" jo ditu, eta zerbitzu minimoen aurrean enpresek duten jarrera "interesatua" medioa, "milaka langilek euren lanpostura joan beharra izan dute, kasu askotan zigorrekin mehatxu egin baitzaie, grebarako eskubidea urratuz".

ELAk dio zerbitzu horietan bizi den errealitatea "ezkutatu eta ikusezin bihurtu" nahi dutela, eta grebarako eskubidea errespetatzea eskatu du, eta Lan Sailaren eta enpresen jardunari begira har daitezkeen neurriak aztertuko dituela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Greba Euskal eskola publikoan Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak