Ekonomia -

Zerga-sistema

Zerga-bilketak % 9,8ko beherakada izan du 2020an Euskal Autonomia Erkidegoan

Bizkaian % 10,9 gutxiago bildu dute, Gipuzkoan % 7,7 gutxiago eta Araban % 10,5 gutxiago. Guztira, 12.949,3 milioi euro bildu dituzte hiru ogasunen artean.

Bizkaiko Ogasunaren egoitza. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Bizkaiko Ogasunaren egoitza.
Bizkaiko Ogasunaren egoitza. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz, 13.949,3 milioi euro bildu ziren zerga bidez Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019an baino % 9,8 gutxiago, hain zuzen ere. Pandemia hasi zenean, beherakada % 20koa izango zela aurreikusi zuen Eusko Jaurlaritzak, eta, joan den urrian, jaitsiera hori % 13,3koa izango zela kalkulatu zuen Euskal Finantzen Kontseiluak.  

Lurraldez lurralde, Bizkaian 7.122,1 milioi euro bildu zituzten iaz, 2019an baino % 10,9 gutxiago. Gipuzkoan 4.634,9 milioi euro batu zituzten, hau da, % 7,7 gutxiago. Eta Araban 2.192,3 milioi euro bildu zituzten, % 10,5 gutxiago.

2020ko urtarrilean, zerga bidez 15.767,8 milioi euro bilduko zituztela aurreikusi zuten, baina koronabirusaren pandemiak eragindako konfinamenduak eta ondoren sortutako krisiak ekonomia gelditu zuten eta aurreikuspen hori 13.411,6 milioi eurora jaitsi zen.

Urtearen azken hiruhilekoan, baina, egoera pixka bat hobetu zen eta esperotakoa baino 537,7 milioi euro gehiago batu dituzte, 13.411,6 milioitara iritsita.

Edonola ere, urtea % 9,8ko jaitsierarekin amaitu da eta pandemia hasi aurretik ezarritako helburua baino 1.818,5 euro gutxiago batu dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zerga politika Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak