Ekonomia -

Loli García

Garcia: "Txertaketa irregularren erantzukizun politikoak argitu behar dira"

CCOO sindikatuaren Euskadiko idazkari nagusiak "gardentasun falta" salatu du Osasun Sailaren aldetik, eta gertakariak oso larritzat jo ditu. Lehen mailako arretarako bitartekoak eskatu ditu.

Loli García
Loli García
Loli García

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loli Garcia Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean salatu duenez, "oso larria" da hurrenkerari muzin egin eta txertoa jarri duten bi zuzendarien auzia. "Erantzukizun politikoak argitu behar dira", esan du, eta Osasun Sailaren txertaketa kanpainaren antolakuntzan dagoen "gardentasun falta" kritikatu du. "Ez dute langileon esku inongo txertaketa protokolorik jarri", adierazi du Garciak: "Ez digute ezer esaten".

Urtarrilaren 28an lanuzteak deitu dituzte Osakidetzan, eta CCOOk uste du "lehen aldiz negoziatzeko asmoa" duela Jaurlaritzak. "Osasun arloko langileek gogor egin dute lan, eta horrek aitortza eskatzen du: lehen mailako arretan baliabide ekonomiko eta giza baliabide falta dago, eta orain askoz nabarmenagoa da". Sindikatuetako ordezkariek "osasun arloan dagoen presioari irtenbidea ematea" eskatu dute, "murrizketak eta zerbitzuen desbideratzea aspalditik pairatzen ari ginelako".

EAEko egoitzen eremuan "zerbitzuak kanpora ateratzea" salatu du sindikatuak, eta langileen gehiengoa emakumezkoa den sektore horretan, emakumeen lana "baloratzea" eskatu du.

Bestalde, aeronautikaren sektorean, esaterako, CCOOek uste du, ezin direla lehen momentutik kaleratzeak babestu, eta "negoziazio prozesuei" bide emateko deia egin du, sindikatuaren ustez, "etorkizuna dutelako". Garciaren ustez, Jaurlaritzak enpresetan esku hartu behar du, baina "enpleguaren alde lan eginez".

"Nahikoa da", erantzun dio Garciak Eduardo Zubiaurreri, Confebaskeko presidenteari; izan ere, azken honek, enpleguari eusteko irtenbidea soldata doitzea zela esan zuen. "Ez dute izateko arrazoirik eta ez dira justuak. Soldaten erreformek soldaten balioa gutxitzea eragin zuen, eta hori zen ezkutuan zegoen helburuetako bat". "Ez da soldatak jaisteko garaia, ez da langileei krisi baten ondorioak ordainarazteko garaia", laburbildu du.

"Enpresek zergetatik ateratzen den diru publikoa jasotzen dute, eta enplegua eta lan-baldintzak bermatzeko ardura dute". CCOOko Euskadiko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "prest gaude enpresa bakoitzaren egoera zehatza baloratzeko, elkarrekin aztertzeko, etorkizuneko industria-planak ezartzeko" eta "horren arabera baloratuko genituzke hartu beharreko neurriak, enplegua eta enpresa etorkizunean bideragarriak izan daitezen". 

Garciaren esanetan, "gatazkak areagotu" egingo dira, izan ere, "funtsezkoak diren zenbait gai daude, hala nola LGSren igoera, lan-erreformen indargabetzea eta pentsioen erreforma, ezin direnak murrizketatik planteatu". "Europako funtsak ez datoz baldintza jakin batzurekin", azpimarratu du Loli Garciak. "Ezin da osasun krisia aitzakia gisa erabili funtsezko gaiak ez jorratzeko".

ELA eta LAB sindikatuak Euskadiko elkarrizketa sozialaren mahaian ez egoteari buruz, Garciak esan du gehiengo sindikala ez dagoela ordezkatuta, "haiek ez dutelako egon nahi". "Estatu mailan elkarrizketa sozialaren mahaiaren baliagarritasuna azaleratzen ari da". ELA eta LABekin harremanak "ez direla errazak" onartu du Garciak, baina "ez dugu etsiko eta batasun guneak bilatzeko lanean jarraituko dugu", baina "alde guztien borondatea egon behar da", gaineratu du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gaixotasunak argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza albisteak Sendagaiak Txertoak azken ordukoa Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirus-agerraldiak Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Anbulatorioak albisteak