Ekonomia -
Mobilizazioak
Pentsiodunek manifestazioak deitu dituzte otsailaren 13rako lau hiriburuetan
Horrez gain, euren aldarrikapen nagusiak dokumentu batean bilduko dituzte Legebiltzarrak 2021eko aurrekontuetan sar ditzan.
E. G. | EITB MEDIA
Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduek deituta, manifestazioak izango dira datorren otsailaren 13an Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Mobilizazioekin euren aldarrikapenak —gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta jasangarritasun faktorea ezabatzea, besteak beste— Toledoko Itunean jaso ditzaten.
Lau lurraldeetako pentsiodunen koordinakundeek bilera telematikoa egin dute gaur datozen hilabeteetako mobilizazioak adosteko.
Juan Antonio Armetia Arabako koordinakundeko bozeramaileetako baten azaldu duenez, otsailaren 13ko manifestazioa da ebatzitako mobilizazio nagusia. Horrez gain, astelehenero egiten dituzten elkarretaratzeei eustea hitzartu dute.
Gainera, Eusko Legebiltzarra 2021erako aurrekontuak izapidetzen ari den honetan, ganberara dokumentu bat bidaltzea adostu dute, euren aldarrikapen nagusiak aintzat har ditzan.
Halaber, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari gutuna igorriko diote bere jarrera kritikatzeko. "PSOEren hauteskunde programak bestela badio ere, Sanchezen gobernuak ez ditu erretiro-pentsioak hobetzeko neurri zehatzak hartu", salatu dute.
Azkenik, Toledoko Itunaren erreforman euren aldarrikapenak bere egin dituzten alderdi politikoei eta sindikatuei ere babesa eskatuko diet.