Ekonomia -
Ibilgailuen salmenta
Automobilen matrikulazioak % 23,9 jaitsi dira EAEn 2020an
Lurraldeka, Bizkaian % 22,6 jaitsi dira matrikulatutako autoak, Araban % 22,4 eta Gipuzkoan % 26,6.
I. G. | EITB MEDIA
EAEn % 23,9 jaitsi da turismoen eta lur orotako ibilgailuen matrikulazioen kopurua, aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Guztira 30.261 ibilgailu saldu ziren, aurreko urtean baino gutxiago (39.763), ekoizleen (Anfac), kontzesionarioen (Faconauto) eta saltzaileen (Ganvam) datuen arabera.
Lurraldeka, Bizkaian % 22,6 jaitsi dira matrikulatutako autoak, 2019an 20.267 izatetik 2020an 15.685 izatera igaro baitira. Araban jaitsiera txikiagoa izan da, % 22,4koa, 5.090 salerosketa izan baitziren, 2019ko 6.566 salerosketen aldean. Gipuzkoan, 12.930 matrikulazio izan ziren 2019an, eta 2020an, berriz, 9.486.
Joan den abenduan 3.484 ibilgailu matrikulatu ziren EAEn; iaz, berriz, 3.359. Hortaz, 2020an % 3,6 gehiago saldu dira.
Lurraldeka, 2020ko azken hilabetean matrikulazioak % 1,65 igo ziren Araban (2019an 605 ibilgailu berri, eta abenduan, berriz, 615), Gipuzkoan 1.089 matrikulazio zenbatu ziren (% 0,65 gehiago), eta Bizkaian, berriz, % 6,34 gehiago (1.778 salmenta).