Ekonomia -

Lan gatazka

Bertan behera utzi dute Mercedesen CEVA Logistic azpikontratan deitutako greba

ELA sindikatuaren arabera, "kalte-ordain duinak" edo enplegu berriak lortu dituzte kaleratutako langileentzat.

Mercedes-Benz enpresak Gasteizen duen lantegia. EFEren artxiboko irudia
Mercedes-Benz enpresak Gasteizen duen lantegia
Mercedes-Benz enpresak Gasteizen duen lantegia. EFEren artxiboko irudia

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CEVA Logisticen (Mercedesen azpikontrata) enpresa batzordeak bertan behera utzi du urtarrilaren 5erako deitutako greba, zuzendaritzarekin akordioa lortu ostean. Lanuzte horren helburua zen 22 langileren kaleratzeak salatzea.

ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, enpresa batzordeak (ELA, UGT eta CCOO) greba bertan behera uztea erabaki du, kaleratutako langileentzat irtenbideak lortu dituztelako. Izan ere, "kalte-ordain duinak" jasoko dituzte horietako batzuek eta besteek, berriz, lanpostu berri batean jarduteko aukera izango dute. Hiru txandako sistema berreskuratuko dute, horretarako.

ELAk ziurtatu du langileen borrokaren eta konpromisoaren emaitza izan dela erdietsitako akordioa, "greba deituta, CEVAren zuzendaritzari aurre egiteko gai izan direlako".

"Greba eta beharginen ausardia izan dira gauden tokira heltzen lagundu diguten osagarri nagusiak", esan du sindikatuak. Halaber, zuzendaritzari egotzi dio "kaleratzeen bidez eta beste aukerarik existitzen ez dela argudiatuta, langileak beldurtu nahi izatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Lan gatazkak Automobilgintzari buruzko albisteak