Ekonomia -

Zirkulazioa

Nafarroako Autopistako (AP-15) 2021eko tarifak eta ordainsariak onartu dituzte

Tarifa berriak ezarrita, eta beherapenak kontuan hartuz gero, prezioetan ia ez da gorabeherarik izango 2020koen aldean.

Zirkulazioa AP-15ean. Argazkia: Foruzaingoa
Zirkulazioa AP-15ean. Argazkia: Foruzaingoa
Zirkulazioa AP-15ean. Argazkia: Foruzaingoa

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Autopistako (AP-15) 2021eko oinarrizko tarifak, ordainsariak eta ordainsarien beherapenak onartu ditu.

Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, urtero gaurkotzen dira prezioak esleipena duen enpresarekin duten kontratuan oinarrituta.

Hala, 2021eko tarifak urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra artean izandako KPIren (% -0,8) % 95a -0,760ko koefizientearekin.

Tarifa berriak ezarrita, eta beherapenak kontuan hartuz gero, prezioetan ia ez da gorabeherarik izango 2020koen aldean.

Gainera, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ere ezarriko zaie beherapen gehigarria ibilgailu arinei (1 klasekoak), joan-etorria 24 orduko tartean eginez gero, Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 23an erabakitako baldintzetan oinarrituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua