Ekonomia -

ALARMA EGOERA

Euskaldendak Konfederazioak kalte-ordainak eskatuko ditu eragindako kalteengatik

4/1981 Lege Organikoa hartu du oinarri elkarteak, eta adierazi du alarma egoerak eragindako murrizketak ez direla borondatezkoak izan, Estatuak inposatutakoak baizik.

ETBko bidoe batetik hartutako argazkia.
Ostalaritza
ETBko bidoe batetik hartutako argazkia.

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadendak Euskadiko merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresen elkarteen konfederazioak kalte-ordainak eskatuko ditu bide judizialetik, covid-19aren hedapena geldiarazteko alarma-egoera ezarri zenetik sektore horiei eragindako kalteengatik.

5.800 establezimendu baino gehiago atxikita dituen erakundeak ohar batean jakinarazi duenez, datuak biltzen hasi dira merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresetan izan diren kalteak txosten batean jasotzeko.

Alarma, salbuespen eta setio egoerei buruzko ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoaren 3.2. artikulua oinarri hartu du konfederazioak, eskatutakoa berresteko.

Erakundearen ustez, artikulu horrek babesten ditu. Honela dio artikuluak: “Egoera hauek indarrean dauden bitartean hartutako egintza eta xedapenak aplikatzearen ondorioz, zuzenean edo modu pertsonalean, egotz ezin dakizkiekeen egintzen ondoriozko eskubide edo ondasun, kalte edo galerak jasaten dituztenek, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute, legeetan xedatutakoaren arabera".

Halaber, Euskaldendak elkarteak gogora ekarri du galera ekonomiko handiak izan direla aurten aipatutako sektoreetan, jarduera eteteagatik edo ixteagatik edota beste muga batzuengatik.

Murrizketa horiek ez dira borondatezkoak izan autonomoentzat eta kalte hartutako enpresentzat, Estatuak behartakoak baizik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Tabernak Merkataritza Koronabirusa