Ekonomia -

Lan-ezbeharra

Langile bat hil da Murgako enpresa batean

Orozkoko (Bizkaia) 59 urteko herritar bat da Aianox lantegi arabarrean hil dena, ziurrenik bihotzekoak jota.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orozkoko (Bizkaia) 59 urteko langile bat hil da gaur Murgako (Araba) lantegi batean beharrean ari zela, ziurrenik bihotzekoak jota, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.

Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, "lan-istripu ez traumatikoa" izan da 06:00ak aldera Murgako Aianox lantegian gertatu dena. Lanean hasi eta gutxira, langilea gaizki sentitzen hasi eta hil egin da, ziurrenik bihotzekoak jota.

"Traumatikoak ez diren istripuak ere badira lan-istripuak. Ez dira kasualitatez gertatzen lanean, zorte txarragatik, enpresariek dioten moduan. Egiaztatuta dago lan-baldintza eskasak, presioa eta estresa direla bihotzeko istripuen faktore garrantzitsuenetako batzuk", azpimarratu dute langileen ordezkariek.

Horren harira, adierazi dute bihotzekoak eta iktusak bihurtu direla heriotza eragiten duten lan-istripuen arrazoi nagusiak. "2020an hildako langileen laurdena traumatikoak ez diren istripuetan hil dira", salatu dute, "lan-baldintza duinak lortzeko borroka" aldarrikatu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba LAB Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aiaraldea