Ekonomia -
Enplegu publikoa
Arabako Aldundiak 60 plazako Lan Eskaintza Publikoa egin du
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak 2018rako eta 2019rako deitutakoei batuko zaie, pandemiarengatik ezin izan dituztelako egin. Hala, guztira 189 izango dira banatuko dituzten lanpostuak.
agentziak | eitb media
Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak 60 plazako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) egin du, gehienak erizain laguntzaileentzat (50).
Emilio Sola Arabako Gizarte Politikako diputatuak eman du deialdiaren berri, eta Foru Gobernuaren Kontseiluak bihar berretsiko duela jakinarazi du.
2018an eta 2019an egindako deialdiei batuko zaie oraingo hau, horiek ezin izan baitituzte egin pandemiagatik. Hala, guztira 189 lanpostu banatuko dituzte hiru eskaintza publikotan.
2020koan 50 lanpostu erizain laguntzaileentzat izango dira, 7 gizarte langileentzat, 2 psikologoentzat eta 1 errehabilitazio medikuarentzat.
2021ean egingo diren probetan 42 gizarte langile, 38 monitore eta 21 psikologo kontratatzea espero dute; eta 2022an, 3 errehabilitazio mediku, 3 okupazio terapeuta eta 5 mantenuko langile; eta 2023koan, 77 erizain laguntzaile.
Solak aurreratu du Foru Gobernuaren asmoa datorren urte hasieran LEPen deialdia, oinarriak eta gaitegiak onartzea espero dela, ekainean izen-ematea irekitzeko eta azaroan probak egiteko, "pandemiak uzten badu, betiere".