Ekonomia -

Lan gatazka

Metro Bilbaok bitartekari bat proposatu die sindikatuei

Sindikatuekin adostutako ituna interpretatzeko bitartekari bat proposatu du Zuzendaritzak. Erabakitakoa "aitzakirik gabe" betetzera hitzeman du, sindikatuek greba bertan behera uzten baldin badute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoko Zuzendaritzak sindikatuekin adostutako ituna interpretatzeko bitartekari bat proposatu du. Horrela, bitartekaritza horrek erabakitakoa "aitzakirik gabe" betetzera hitza eman du Zuzendaritzak. Baldintza bakarra sindikatuek greba bertan behera uztea izango da.

Iñaki Prego Metro Bilbaoko kontseilari ordezkariak azpimarratu duenez, Zuzendaritzak uztailaren 11an langileekin hitzartutako akordioa betetzeko "asmo sendoa" izan du une oro. Akordio honen arabera, enpresak 166 langile berri kontratatu behar zituen trenak gidatzeko eta beste 182 lagun geltokien ikuskaritzarako.

Hori dela eta, Lan Ikuskatze erakundea edo "bestelako erakunde publikoa" bitartekari izateko proposamena luzatu die sindikatuei. Pregok adierazi duenez, "bi aldeen artean adostutako bitartekaria" izan beharko da eta behin bitartekariaren erabakia izanda, "aitzakirik gabe" betetzeko hitza eman du. Zuzendaritzak argitu duenez, "horretarako baldintza bakarra deitutako mobilizazioak bertan behera uztea izango da".

Metroko arduradunak sindikatuak Bizkaiko hiritarrei "aurrekaririk gabeko zigorra" ematen ari zaiela salatu du eta akordioa ezin dela erabiltzaleei "kalteak" sortzearen eraginez adostu.

Pregok ziurtatu duenez, Metroko zuzendaritzaren borondatea agerian geratu da "Enpresa Batzordeari iragarritako kontratazioekin" eta Basauriko geltokiaren irekiera baino "lehenago sartu behar zuten guztiak" joan den astelehenean sartu zirela azaldu du, nahiz eta urriaren 31n Jaurlaritzako Ikuskaritzan greba deialdia aurkeztu "uztailaren 11n adostutako langileen akordioa eta Metro Bilbaoko barne araudia" ez dela betetzen argudiatuta.

Metro Bilbaoko arduradunak azpimarratu duenez, sindikatuek "ez dute lanpostu kopuruak areagotzearen inguruan erreferentziarik egin, kontratatu beharreko pertsonen inguruan baizik". Hala eta guztiz ere, lan-harremanen kontseiluari inpartzialtasunez jokatuko duen kanpoko agenteren batek gatazka bitartekotza egin zezala eskatu ziotela esan du, "akordioa bete den ala ez balioztatzeko", baina sindikatuek "ezezkoa" eman zutela erantsi du.

Metro Bilbaoko Batzordearenustez, bitartekaritza proposamena "berandu" iritsi da

Metro Bilbaoko batzorde enpresak esan du asteazkenhonetan zuzendaritzak helarazitako proposamena "berandu" iritsi dela ostiraleko geldialdirako,eta horren deialdia mantendu egingo dutela. Gainera, langileen batzarrakazaroren 23an eta 30ean bi orduko lanuzteak egingo dituztela gaineratu dute.

Metro Bilbaoko Zuzendaritzak gauremandako prentsaurreko batean bitartekari bat jartzea proposatu du, erabakia bialdeek onartzeko nahiarekin, eta hori gauzatzeko baldintza bakarra deialdiakbertan behera uztea dela nabarmendu du.

Ostiral honetarako, hain zuzenere, 9:30etik 12:30era bitartean geldialdi bat egingo dute Metro Bilbaokolangileek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak