Ekonomia -
Lan-gatazka
Aernnovak 82 langile kaleratuko ditu Berantevillako lantegian
Lan-erregulazioaren baldintzak adosteko negoziaketa akordiorik gabe amaitu da zuzendaritzaren eta sindikatuen artean.
EITB MEDIA
Aernnovako zuzendaritzak 82 langile kaleratuko ditu Berantevillako (Araba) lantegian, lan-erregulazio espedientea aurkeztuta.
Plan horren baldintzak negoziatzeko epea ostiral honetan amaitu da, eta ez da akordiorik izan zuzendaritzaren eta sindikatuen artean, Juan Carlos Gomez langile-batzordeko presidenteak jakinarazi duenez.
Zuzendaritzak 102 behargin kaleratzea aurreikusi zuen hasiera batean, baina azkenean 82 izango dira kaltetuak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea