Ekonomia -

Enplegua

Sidenorrek abenduaren 26an indargabetuko du aldi baterako lan-erregulazioa

Zuzendaritzak esan du aldi baterako lan-erregulazioa erretiratzea erabaki duela, "lan-karga handituko delako eta absentismoak gora egin duelako".

Langile talde bat Sidenorren lantegi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Langile talde bat Sidenorren lantegi batean.
Langile talde bat Sidenorren lantegi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sidenorrek jakinarazi du datorren abenduaren 26an bertan behera utziko duela lantalde osoari -1.500 behargin inguru- eragiten dion aldi baterako lan-erregulazioa.

Sidenorrek Euskal Herrian, Kataluniak eta Katalunian ditu lantegiak. Sindikatuekin negoziatu zuen lan-erregulazioa, baina ez zen akordiorik izan. Hala ere, zuzendaritzak plana indarrean jartzea erabaki zuen, salmentek behera egin zutela ikusita eta ziurgabetasuna nagusi zelan kontuan hartuta.

Konpainiako iturriek bi arrazoi azpimarratu dituzte lan-erregulazioa bertan behera uzteko:  alde batetik, absentismoa "oso altua" dela,  % 15ekoa, hain zuzen ere; eta bestetik, datozen hiru hileetan lan-karga handiagoa izango dutela.  

"Egoera honetan lan-erregulazioa kentzea beste aukerarik ez dugu", adierazi dute.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak