Ekonomia -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Iruñeko Udalak 119 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du

Erretiratu direnen 40 lanpostu betetzea eta egun behin-behineko langileek betetzen dituzten 79 lanpostu egonkortzea da helburua.

Iruñeko Udala, argiztatuta. Artxiboko argazkia: Angel Arana
Iruñeko Udala, argiztatuta
Iruñeko Udala, argiztatuta. Artxiboko argazkia: Angel Arana

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak 2020. urteari dagokion Lan Eskaintza Publiko (LEP) berria onartu du gaurko gobernu bileran. Guztira, 119 lanpostu eskainiko ditu. Erretiratu direnen 40 lanpostu betetzea eta egun behin-behineko langileek betetzen dituzten 79 lanpostu egonkortzea da helburua. 

Ohar bidez jakinarazi duenez, Udalak 1.629 lanpostu ditu gaur egun eta horietatik 733 hutsik daude. 733 lanpostu horietatik 587 bitarteko langileek betetzen dituzte, eta 146, bete gabe daude. 2020ko lan eskaintza publiko honekin, lanpostu hutsen % 27 eta bitarteko langileek betetzen dituzten lanpostuen % 13,5 beteko dira.

Erretiratutako funtzionarioek hutsik utzitako 40 lanpostu beteko dira. Horietatik 25 plaza Udaltzaingoari dagozkio eta lau Gizarte Langintzari. Gainera, arkitekto tekniko posturako bi plaza aurreikusi dira eta plaza bana, ostera, Kulturako goi-mailako teknikari izateko, desinfekzio eta mantentze-lanetarako, bateraezintasuneko erdi-mailako tituludun izateko, hilerriaren administraziorako, mugikortasuneko ikuskatzaile laguntzaile izateko, Musika Eskolako piano irakasle izateko, erizaintzako teknikari izateko, osasun publikoko goi mailako teknikari izateko eta Gizarte Hezkuntzarako.

Hutsik dauden lanpostuak betetzea ezik, egun behin-behineko langileek betetzen dituzten 79 lanpostu egonkortu nahi dituzte. Batez ere, behin-behinekotasun tasa handia duten bi kolektibori eragiten die, funtzionamendu-laguntzaileei (ikastetxeak eta kiroldegiak, batez ere) eta hiri-kontserbazioko mantentze lanetako laguntzaileei. Lehenengoen kasuan, % 50eko behin-behinekotasuna dute gaur egun eta 52 plaza eskainiko dira eta, bigarrengoen kasuan, gaur egun % 30etik gorako behin-behinekotasuna dute eta 9 egonkortze plaza eskainiko dira.

Hauek dira egonkortze prozesu horretan sartzen diren beste lanpostu batzuk: Gizarte Hezkuntzarako hiru plaza, Arkitektura Teknikoko eta Zerga Ikuskaritzako bina plaza, Ingeniari Kimiko Teknikoko postu bat, Esku-hartzerako postu bat, Mugikortasuneko Ikuskatzaile Laguntzailerako postu bat eta Ikuskatzaile Laguntzaile izateko postu bat.

Halaber, buruzagitza eta ardura postu batzuk proben bitartez beteko dira eta ez izendapenen bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Lana Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Lan Eskaintzak Iruñeko Udala azken ordukoa