Ekonomia -
LAN GATAZKA
Lan hitzarmen "duina"ren alde protesta egin dute Iberdrolako langileek Bilbon
ELAk eta UGTk deituta, zuzendaritzak USO, CCOO, SIE eta Atype sindikatuekin sinatutako aurreakorioa arbuiatu dute,"lan baldintzak okertzen dituelako".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iberdrolako langileek manifestazioa egin dute larunbat honetan Bilbon, hitzarmen "duin" bat eskatzeko eta CCOO, SIE eta Atype sindikatuek adostutako aurreakordioa gaitzesteko. ELAk eta UGTk ez dute babestu aurreakordio hori.
Manifestariak Bizkaiko hiriburuko Plaza Biribiletik abiatu dira eguerdian, ELAk deituta, -UGTren banderak ere ikusi dituzte manifestazioan-, Iberdrola dorrerantz, konpainiaren egoitza sozialerantz.
Gorka Lopez del Corral ELAk enpresan duen ordezkaria zuzendaritzak eta USO, CCOO, Sie eta Atype erakundeek sinatu berri duten aurre-hitzarmenaren aurka agertu da, "lan baldintzak okertzen dituela" salatuz. Lan hitzarmenak 8.800 langileri eragiten die.
"Antzinatasunaren zati bat kentzen dute, eskala bikoitzak sartzen dira eta baimen sozialek okertzen dira", zehaztu du sindikatuko ordezkariak, eta konpainiak dituen onura "handiek" lan baldintzen hobekuntzan eragina izatea eskatu du.