Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Azpeitiko zerrategi batean

15:30 inguruan izan da ezbeharra, Nuarbe auzoan dagoen enpresa batean. LAB sindikatuak salatu du astebetean bi langile hil direla lan-istripuan Euskal Herrian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko langile bat hil da gaur arratsaldean Azpeitiko zerrategi batean izan den istripuaren ondorioz, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez

Ezbeharra 15:30 inguruan izan da, Nuarbe auzoko Erraztiola zerrategian. LAB sindikatuak zehaztu duenez, makina batek harrapatu du gizona. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta behargina suspertzen saiatu diren arren, langilea tokian bertan zendu da.

Osalanek ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

LABek salatu du astebetean bi langile hil direla lan-istripuan Euskal Herrian; izan ere, abenduaren 7an beste behargin bat hil zen Muskizen.

Langilearen familiari eta lagunei elkartasuna eta babesa helarazita, LABek esan du lan-istripuen atzean lan-baldintza txarrak, azpikontratazioak, gehiegizko lan-kargak eta presioak daudela.

Sindikatuek elkarretaratzea egingo dute datorren asteko asteartean Azpeitian, lan-istripua salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Azpeitia Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak