Ekonomia -

BIZKAIA BONO DENDA

Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 deskontu bonu atera ditu, merkataritza suspertzeko

Erosleak gehienez ere lau bonu eskuratu ahal izango ditu. Bonu bakoitzeko 15 euro ordainduko ditu eta trukean 30 euroko gastua egin ahal izango du 2021eko maiatzaren 31a bitartean.

Bonuak erosketa bakar batean metatu ahal izango dira edo hainbatetan. Artxiboko argazkia: EFE
Arropa denda bateko langilea maniki bat prestatzen
Bizkaiko tokiko merkataritza sustatzeko erosketa-bonuak eskuragai daude

1:25

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak 15 euroko 100.000 deskontu bonu jarri ditu kontsumitzaileen eskura, merkataritza, irudi pertsonalaren sektorea eta artisautza suspertzeko. 18 urtetik gorako bizkaitar bakoitzak lau bonu eskuratu ahal izango ditu. Bonu bakoitzeko 15 euro ordainduko ditu eta trukean 30 euroko gastua egin ahal izango du Bizkaia Bono Denda ekimenera atxikitako saltokietan, 2021eko maiatzaren 31a bitartean.

Bizkaia Bono Denda ekimena lurralde osora zabaltzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak lau multzotan banatu ditu bonuak Bizkaiko beste horrenbeste eremu kontuan hartuta: Bilbo (30.090 bonu); Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri (25.480); Eskuinaldea, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeo (22.900) eta Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Markina-Ondarroa (21.530).

Bonua erosten duen unean erabaki beharko du kontsumitzaileak zein eskualdetan (batean edo gehiagotan) baliatuko dituen, eta horietan bakarrik erabili ahal izango ditu. Bonuak erosketa bakar batean edo hainbatetan baliatu ahal izango dira. Gutxienez, 30 euroko gastua egin beharko da. Bonuak salgai daude dagoeneko bizkaiabonodenda webgunean eta Kutxabankeko salmenta eta sarrera-bilketako terminaletan.

Ez da lehen aldia Foru Aldundiak halako ekimen bat martxan jartzen duena, hala ere, aurtengoak bi ezaugarri berezi ditu. Batetik, bi sektore berri gehitu zaizkio: irudi pertsonalarena eta artisautza; bestetik, lau multzotan banatu dira Bizkaia Bono Denda bonuak.

Guztira, 1.500.000 euroko aurrekontua bideratuko du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Kutxabank albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kontsumoa Merkataritza albisteak gaur Dirulaguntzak Euskadin Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa