Ekonomia -

MUSKIZ

Petronorrek Muskizko findegiaren zati bat gelditu du, eskari faltagatik

Konpainiak ekoizpena % 60ra murriztea erabaki du, "merkatuaren baldintzak hobetzen diren arte".

Petronorren Muskizko findegia. Artxiboko argazkia: EFE
Petronorren Muskizko findegia
Petronorren Muskizko findegia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronor konpainiak Muskizko findegiaren zati bat gelditu du (bigarren unitatea), erregaien eskaeraren jaitsieragatik eta "merkatuaren baldintzak hobetzen diren arte". Konpainiak ohar bidez jakinarazi duenez, ekoizpena % 60ra murriztea erabaki du.

Halaber, gaur, asteartea, BL31 galdara martxan jarriko dute eta BL33 galdara, ostera, gelditu egingo dute. Biak ala biak findegiaren hirugarren plantan daude.

Petronorrek asmo horien berri jakinarazi die Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industriaren eta Energiaren Bizkaiko Lurralde Ordezkariari eta Osasun eta Kontsumo Sailari.

Horrez gain, SOS Deiak, Ertzaintza eta Abantoko, Muskizko eta Zierbenako Udalak ere jakinaren gainean jarri ditu.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia EAE albisteak Petronor Muskiz Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Petrolioa Industria gaur